Kultur Basauri Gure Kultur Etxeak Basauriko kultur etxeetara joatea ekintzaz, erakusketaz, tailerrez eta dibertimenduz betetako mundu bat irekitzea da. Kultur Etxea Ibaigane Liburutegiak (helduena eta haurrena), ikastaroak eta tailerrak dira Basauriko lehen kultur etxe handiaren jardueraren ardatz. Kultur Etxea San Miguel San Migelen kokatuta, auzoko kultur erreferentea da. Kareaga Gizarte Etxea Kareaga auzoan kokatuta, liburutegi-zerbitzua eta ikasketa-gelak eskaintzen ditu. Taberna Nagusia Basauriko lehen udaletxea izan zen. 1777an eraiki zuten, eta 1859an berriro eraiki. Kultur Etxea Basozelai Eskola izandakoa, 2003an auzo etxe bihurtu zen. Zenbait zerbitzu eskaintzen ditu, eta Basauriko auzo garaienaren aisialdi eta kultura kudeatzen du. Kultur Etxea Pozokoetxe Auzokoen eskariei erantzunez, Pozokoetxe Kultur Etxea 1987an inauguratu zen Basauriko lehen auzo-kultur zentro gisa. Arizko Dorretxea Dorretxea XVI. mendekoa da. Errenazimenduko bizitegi-jauregia da eta Erdi Aroko dorretxearen tipologia dauka. 2003an bihurtu zuten auzo etxe.