“50 urte demokrazia, literatura
eta feminismoan” tituluarekin datoz bi idazle hauek. Bat egingo dute historiaz ikuspegi feminista eta
literario batetik hitz egiteko. Laura Freixas idazlea, emakumeek idatzitako literaturaren aztertzaile eta sustatzaile gisa ere nabarmentzen da. Josune Muñoz, bere aldetik, euskal filologoa eta ikerlaria da eta emakumeen kultura eta literatura aztertu eta zabaltzeko metodologia propioa asmatu zuen.